Ibarreko ASren zerrenda guztiak eta EAE-ANVren bi ezeztatuta

Maider Arregi 2007ko mai. 7a, 10:43
EAE-ANV alderdiak Oñatin eta Aretxabaletan aurkeztutako zerrendak Auzitegi Gorenak balio gabe utzitakoen artean daude. Bi alderdiei gaur, maiatzak 7, bukatzen zaie Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkezteko epea.

Debagoieneko Abertzale Sozialisten zerrenda guztiak, eta EAE-ANVrenak Oñati eta Aretxabaletan, ezeztatu egin ditu Espainiako Auzitegi Gorenak; baita bi alderdiok Batzar Nagusietarako zituzten zerrendak ere. AS ezeztatuta geratzen zela zapatuan, maiatzaren 5ean, jakinarazi zuen auzitegi horrek. ANVrenn gaineko erabakia ordea, domekako 06:30 inguruan zen kalean, eta horixe salatu du  besteak beste, EAE-ANVk; epez kanpo egin dela epaia. Guztira, EAE-ANVko 133 zerrenda  inpugnatu dituzte  Estatuko Fiskaltzak eta Abokatuak.

Haserre eta atsekabetuta daude bai alderdi bateko eta bai besteko Debagoieneko ordezkariak. Hala Arrasateko Xabier Zubizarretak dio, epaia hori izanda ere, ezker abertzaleak "orain arteko ildotik" jarraituko duela. "Ahalegin izugarria egin dugu prozesua aurrera eramateko, eta orain, horri ere ezezkoa eman diote", gaineratu du.

Oñatiko EAE-ANVko zerrendaburu Marijo Altubek "erabaki guztiz politikoa" dela salatu du eta gatazkari irtenbidea emateko "atea guztiak itxi" dizkietela gaineratu du. "Azkenean, kaltetua herria da. Beste lau urtez ezker abertzaleko ordezkaririk gabe geratuko da Oñati", nabarmendu du.

Konstituzionalera

Aukera gutxi geratu zaizkie bai alderdi bateko bai besteko kideei, eurek onartzen duten moduan. Hala, gaur, astelehena, bukatzen zaie Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea aurkezteko epea. Hala eginez gero, auzitegi horrek egueneko gauerdira arteko epea izango du erabakitzeko, eta erabaki hori bai izango dela behin betikoa. Izan ere, kanpaina egubakoitzean hasten da eta.




ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak