Ibarreko anbulantzia medikalizatua, gertu

Edu Mendibil 2008ko abe. 14a, 21:37

Oraingo astean hasiko da ibarreko anbulantzia medikalizatua lanean. Hain zuzen ere, eguaztenean, hilaren 17an, anbulantzia medikalizatua aurkeztuko dute Oñatin, 11:00etan.

Anbulantzia Foruen Plazan egongo da ikusgai eta aurkezpen ekitaldia Oñatiko udaletxean egingo dute. Besteak beste, Edurne Egaña Gipuzkoako Lehendakaritzako diputatua; Mitxol Gonzalez Osakidetzako asistentzia sanitarioko zuzendaria eta Teresa Garmendia larrialdietako zuzendaria izango dira aurkezpenean. Era berean, Rafa Cerdan Osasun sailburuordea eta Debagoieneko alkateak gonbidatu dituzte ekitaldira.

Debagoienerako zerbitzua eskainiko duen anbulantzia Zubillagako suhiltzaileen parkean kokatuko dute. Izan ere, Oñatikoarekin eredu berri bat jarriko dute martxan, larrialdi irteeren portzentaje altu baten suhiltzaileek eta larrialdi zerbitzuek elkarrekin jarduten dutelako. Oñatikoa Gipuzkoako laugarren anbulantzia medikalizatua izango da: Donostian, Tolosan eta Elgoibarren dira besteak.
Anbulantziak 24 orduz emango du zerbitzua. Mediku batek, erizain batek eta gidari batek jardungo dute eta, txandaka, 15 lagunek emango dute zerbitzua aipatutako anbulantzian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak