Iturri berak esan duenez, "horrek ez du esan nahi Gipuzkoako abere guztiei ez diegunik txertoa jarriko. Bada, ez gara txertoa eskatzen duen Autonomi Erkidego bakarra eta beraz, ez dago guztiondako". Txertaketa noiz hasiko den ez du aurreratu.
Orain arte 80.000 dosi jaso dira eta Donostialdean eta Oarsoaldeko abelburuei jartzen ari dira, han azaldu da-eta lehenengoz gaitza. Txertoak jasotzen diren heinean, gainontzeko eskualdeetako abereei jarriko zaie. Guztira, 165.00 ardi txertatuko dira. Behiei ere txertoa jarriko zaiela esan du Diputazioak.