Gomendioak blogaren bidez
Guztira, 500 gomendiotik gora jaso dituzte. Aurtengo berrikuntza izan da gomendioak gazteek zuzenean Aizue.com blogean sartzeko aukera izan dutela, eta gazte askok baliatu dute aukera hori; 200 gomendio inguru jaso dituzte bide horretatik. Gainontzekoak posta elektronikoz edo bulegoan bertan jaso dituzte.
12-17 urte artekoak, gehienak
270 gazte inguruk hartu dute parte sariketan, gehienak 12-17 urte artekoak, eta neska zein mutilen parte hartzea oso parekatua izan da. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz jaso dira gomendio gehienak; 40 bat gomendio jaso dira gaztelaniaz.
Gomendio guztiak ikusteko aukera duzue Aizue.com blogean.
Irabazleen zerrenda ikus dezakezue hemen: www.aizue.com/irabazleak-premiads
Ibarreko datuak
Arrasate
Guztira 18 gomendio jaso dituzte, 10 pertsonek bidalita. Denak 18-34 urte bitartekoak izan dira, eta bat izan ezik, gainontzeko gomendio guztiak euskaraz egin dituzte.
Zozketa egin ondoren, Mikel Ezkurra arrasatearrak irabazi du saria, gustuko oporralditxoa (500 euro). Hauxe Mikelen gomendioa: El Mediano urtegia, Huesca
Bergara
Guztira 23 gomendio jaso dituzte, 17 pertsonek bidalita (13 neska eta 4 mutil). 12-17 urte bitarteko 6 gomendio eta 18-34 urte bitartekoa 17 gomendio jaso dituzte, guztiak euskaraz.
Hauek izan dira zozketan irabazleak:
- 12-17 urte: Matxalen Ceceaga. Gomendioa: Eurodisney parkea.
- 18-34 urte: Iker Larrea. Gomendioa: Oporto.