Eguraldiaren aurrean, baina, Antxintxiketan atletismo taldeko kideak ez dira kikildu: "Nik nahiago dut beroa baino euria egitea, Behobian egin zuen moduan", adierazi zuen Iker Larreak. Baina ez da gauza bera ordu eta erdiko lasterketa egitea, edota hiru ordu bustita ibiltzea", gaineratu zuen Aratz Losadak. Oñatikoak ez du arrazoirik falta, eta gainera, euriak baino haizeak kalte handiagoa egin dezake, batez ere Kontxako tartean.
Bergarakoak eta Oñatikoak
Domekan 09:00etan hasiko dute 42 kilometroko lasterketa. Puntako atleten artean Rafa Iglesias eta Maria Jose Pueyo daude, aurtengo Behobiako irabazleak. Euren helburu nagusia Bartzelonan egingo duten Europako Txapelketara sailkatzeko gutxieneko markak lortzea izango da. Aurrean izango dituzte puntako atleta afrikarrak, tartean Beraki Mehari, Seboda Dibaba edota Kebede Weyna, emakumezkotan.
Astelehenean, GOIENAko medioek zabal landuko dute maratoia, Asteleheneko Goienkaria-n, goiena.net atarian eta GOITBko Harmailatik saioan.