Ibai Bolinagak eta Aitor Mendizabalek bihar jokatuko dituzte DVko finalerdiak

Xabier Urtzelai 2007ko abe. 5a, 11:52
DV txapelketako finalerdietara iritsi dira Aitor Mendizabal antzuolarra eta Ibai Bolinaga arrasatearra. Lehena 23 urtez azpiko kategorian, eta bigarrena gazte mailan. Bi pilotari horiek eskura dute txapelketako finala, baina horretarako, bihar, eguena, Urretxun egongo den txartela poltsikoratu behar (17:00etan hasita).

Binakako norgehiagokan, Aitor Mendizabalek Iñaki Jauregi izango du lagun. Soraluzeko pilotariak azken urtea du 23 urtez azpiko kategorian, eta dagoeneko Aspe enpresarekin egiten ditu entrenamenduak. Hala, txapelketa eskuratzeko erronka du bikote horrek. Aukera handiak dituzte horretarako, Mendizabal bera ere sasoiko dagoelako; Antzuolakoak asteburuan Egiako Txapelketa irabazi izanak erakusten du hori.


Bolinaga, eskuetatik justu
Ibai Bolinaga ere DV Txapelketako finalerdietaraino sailkatu da, eta eskuetatik justu samar badabil ere, Arrasatekoa errekuperatzeko ahaleginetan dabil. Martitzenean bertan pilotalekura joatekoa zen, entrenamendu saio bat egin, eta pilotak ahalik eta min gutxien egiteko txapak zelan jarri probatzera. Bolinagak Jaunarena pilotari leitzarra izango du lagun, baina Arrasateko jokalari gazteak bera baino bizpahiru urte nagusiagoak diren pilotariak izango ditu aurrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak