Ibarreko administrazioek ez dituzte oraindik salmenten kontuak egin baina saldu dutenaren arabera, aurtengo Gabonetako loteria zozketarako iaz beste dezimo saldu dituztela diote. Aretxabaletako Maria Asun Ziardegik kontatu digun moduan, "batzuk edozein zenbaki eskatzen dute, baina beste batzuk igerleek dioten zenbakien bila etortzen dira". Horietako zenbaki bat izan dute Arrasaten, eta dezimo guztiak saldu dituzte, Espainiatik ere asko eskatu dizkiote eta. Hala ere, jendeak zenbaki bikoitiak eskatzen dituztela esan digute saltzaile gehienak. "Bederatzian, zazpian eta bostean bukatzen diren zenbakiak eskatzen dituzte", dio Bergarako Pilar Mujika saltzaileak. Erregeetako loteria zozketarako baino gehiago saltzen dute Gabonetarako ibarrean. Hego Euskal Herrian 198,2 milioi euro gastatu zituzten dagoeneko urrian Gabonetako loterian jokatzeko.