Arrasateko haur liburutegiko arduradun Asun Agirianok lan batzuk nabarmentzen ditu: "Umeen tartean, Txerritxo izeneko ipuina gomendatuko nuke. Helduen tartean, El arte de volar komikia, Antonio Altarriba gasteiztarrak egindakoa, bere aitaren bizitzaren gainekoa".
Diseinua da beste alde deigarri bat. Elurtutako paisaia bat agertzen zaigu, urrutian zuhaitz bakar bat eta harantz doan pauso arrasto bat; eta Mikel Laboaren Gure Hitzak abestiaren –Bernardo Atxagak idatzita– berba batzuk daude.