Ia 200 lagunek jasoko dituzte domekan odol emaileen sariak

Jon Berezibar 2010ko urr. 22a, 13:37
Elgetan da hitzordua domekan, 13:30ean, Espaloia Kafe Antzokian; ondoren, bazkaria izango dute.

Ibarreko odol emaileen festa izango da domekan Elgetan. Festa baino gehiago izango da; izan ere, esker ona adieraziko zaie urtetan, borondatez, odola eman dutenei. Debagoieneko –Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza izan ezik–eta Debabarreneko odol emaileak elkartuko dira; guztira, 190 lagun. 

 

Meza izango dute lehenengo

Eguerdiko hamabietan elkartuko dira omenduak Elgetako parrokian. Ondoren, 13:30ean, Espaloian intsigniak eta diplomak banatuko dituzte. "Banatuko dizkiete zilarrezko diplomak 25 odol emate egin dituztenei; eta urrezkoak 50 odol emate egin dituztenei", azaldu du Mari Asun Agirre antolatzaileetako batek. Esan behar da 40 odol emate egin dituzten emakumeek ere urrezko diploma jasoko dutela. Horiez gain, baina, odol emaile bikainak ere omenduko dituzte; hau da, 75 aldiz odola eman duten herritarrak.
Urrezko diplomak jasoko dituzte 60 lagunek, zilarrezkoak 113 lagunek eta berezia 17 lagunek. 17 lagun horietatik lau antzuolakoak dira, hiru Bergarakoak eta bat Oñatikoa.

 

Bazkaria espaloian

14:30ean bazkaria izango dute Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Menua hau izango da: urdaiazpikoa, bakailao entsalada epela eta era askotariko frijituak, txekor matrailak saltsan, tarta izozkiarekin, kafea eta kopa.
Iaz ere Elgetan egin zuten odol emaileen festa. Giro bikainean pasa zuten eguna, eta aurten ere hori espero dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak