Humanitate, psikologia, gizarte zientziak eta hizkuntzen gaineko gaiak UNEDen udako ikastaroetan

Usoa Agirre 2010ko mai. 5a, 11:10
Bederatzigarren urtez Bergarako UNEDek Uda Ikastaroen egitaraua aurkeztu du, "lurraldearen akademi eskaintza areagotzeko asmoz, profesionalei beraien etengabeko prestakuntza garatzeko aukera ezin hobea eskainiz eta hiritargoak dituen kultur nahiak asetzeko helburuari ere erantzunez". Ekainaren 15etik uztailaren 2ra bitartean izango dira ikastaroak.
 
Berezko irakaslegoaz gain, eskaintzen diren gaietan adituak diren irakasleek, erakundeek eta profesional desberdinek parte hartuko dute. Aurten 31 ekintza plazaratu dituzte arlo hauetan: Humanitateak, Psikologia Aplikatua, Gizarte Zientziak eta Hizkuntzak. Era berean 5 tailer prestatu dituzte. Berrikuntza moduan  Hizkuntzen inguruko arlo berria dago, bertan hiru ikastaro berri jorratuz.

Uda Ikastaroek kutxaren laguntza jaso dute; UNED-Bergara Patronatuko kidea da Kutxa.

2010eko egitaraua   

  • Humanitateen artean berritasun bezala, ohiko ikastaroez gain, “El País Vasco y Gregorio Marañón, en el cincuentenario de la muerte (1960-2010)” aipa daiteke, bertan intelektual honen bizitza eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana aztertuko da; “Celtas, aquitanos y los pueblos indígenas del Cantábrico” izenburuarekin herri hauek antolatzeko azaltzen zuten gizarte ereduak eta oso ezagunak ez diren berezitasunak jorratuko dira. “La época romana en el ámbito de Vasconia”-k Euskal Herriak erromatar garaian bizi izan zuen testuinguruaren planteamendu historikografikoak eta ikerketak uztartuko dira, bestetik “La modernidad de la mujer vasca” ikastaroak aintzinean euskal emakumeak azaltzen zuen nortasuna, jarrera ekintzailea eta gizartean eragiten zuen agintea aztertuko du. 
  • Psikologi Aplikatuaren inguruan, besteak beste, honakoak nabarmentzen dira: “La inteligencia emocional (primer nivel). Sensibilización” eta “Inteligencia emocional (Segundo nivel). Habilidades”, bi ikastaro hauek arlo hauetako teoria eta praktika jorratuko dute. “Practiquemos coaching” edo “Creación de actividades pedagógicas y de estimulación cognitiva con la herramienta Jclic” (estimulazio kognitiboa behar duten haur edo adinduekin lan egiten duten pertsonei zuzendua) ikastaroez gain, ikasketa gaiak, ikasketa teknikak, adimen gaitasunak eta psikologi asaldurak (trastornoak) lantzen dituzten ikastaroak osatzen dute arlo hau. 
  • Gizarte Zientzien inguruan gaurkotasuneko gaiak landuko dira, horien artean krisialdiaren egoerarekin erlazionatutakoak “La política fiscal como instrumento para la superación de los retos de Gipuzkoa en el contexto europeo”, “El modelo empresarial de MONDRAGÓN. Aspectos básicos y características principales de las Áreas de Industria, Financiera y Distribución” eta “El marco vasco de relaciones laborales: retos y oportunidades” dohainik eskaintzen diren ikastaroak izanik. Arlo honen barnean etorkinekin eta familiekin bitartekaritza prestakuntza ikastaroak ere martxan jarri dira. 
  • Ikastaroez gain, bost Tailer ere antolatu dira, horien artean, “Inserción laboral y búsqueda de empleo” nabarmentzen da. Hiru eguneko iraupena duen tailerra krisialdiaren ondorioak sakonki pairatu dituzten gizarteko kideei zuzendua dago; era positiboan eta onuragarrian lana aurkitzea ahalbideratzeko ikastaroa da. Egitaraua literatur ekoizketara, mikrofikzioara, idazkera autobiografikora eta ikerketa antropologikora eta historiara bideratutako ahozko historia tailerrekin osatzen da.  
  • Azkenik, berritasun bezala Udako IX ikastaroen barnean Hizkuntzen arlo berria ere martxan jarri da, bertan frantseserazko maila ertaineko ikastaroa, ahaztutako oinarrizko ingelesa berreskuratzeko ikastaroa, eta ikasleen hizkuntza eta komunikazio gaitasunaren esparruan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) eragina aztertuko duen ikastaroa, hizkuntza ikasleei eta irakasleei espreski bideratua. 

Informazioa eta izenematea

Uda ikastaroetan matrikulatzeko azken eguna maiatzaren 31 da. Deskontu bereziak daude UNEDen matrikulatutako ikasleentzat, INEMen izena emanda dauden langabetuentzat eta kutxako bezeroentzat. Bergarako UNEDek parte-hartze agiria eskainiko du. 

Informazioa jaso edota matrikulazioa egin nahi duten interesdun guztiek hona jo dezakete: 

  • UNED-Bergara. S. Martín Agirre Plaza, 4. 20570 - Bergara (Gipuzkoa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak