Huhezinemaren hirugarren edizioa prest

Usoa Agirre 2010ko urt. 14a, 18:40
Huhezi fakultateko ikus-entzunezkoen ikasleak hasi dira prestatzen Huhezinemaren hirugarren aldia, departamenduko zenbait irakasleren laguntzarekin. Zinemaldia da apirilaren 27tik 29ra bitartean egingo da Debagoieneko zenbait gunetan. Zinemaldirako lanak aurkezteko epea martxoaren 12an amaituko da.

Izena emateko urratsak

  1. Huhezinemako webgunearen bitartez izen-emate orria jaitsi behar da.
  2. Bete eta bidali posta arruntez edo e-posta bidez, zuzendariaren nortasun txartelaren kopiarekin, filmaren kartelarekin eta bi fotogramarekin batera, jpg formatuan.
  3. Halaber, film laburra DVD formatuan bidali beharko da ondorengo helbidera: HUHEZINEMA 2010 Film Laburren Jaialdia, HUHEZI - Dorleta auzoa, z/g, 20540 Eskoriatza.

Sariak

Lanak bidaltzeko epea ixten denean Aukeraketa Batzorde batek film laburrak ikusi eta aukeratuko ditu lehiaketan parte hartzeko filmak. Antolatzaileen eskuetara heltzen diren lanen artetik 10 aukeratuko dituzte Sail Ofizialean lehiatzeko. 10 film labur horiek 400 euroko saria jasoko dute aukeratuak izateagatik bakarrik.

Orobat, Epaimahai Ofizialak 400 euroko dirusaria banatuko dio euskarazko Film Labur Onenari eta aipamen bereziak fikzio, dokumental eta animaziozko film labur onenei.

Sariak apirilaren 29an banatuko dira ekitaldi berezi batean, eta ezinbestekoa izango da bertan parte-hartzaileak izatea, ekitaldian bertan jakinaraziko baitira saridunak.

Iaz bezala, bestalde, aurten ere Huhezinemak izango du tokia Facebook sare sozialean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak