Huhezinemako rallyan izena emateko epea, zabalik

Usoa Agirre 2009ko otsailaren 26a

Aurten, bigarren urtez, Huhezinema jaialdia egingo da martxoaren 28an hasi eta apirilaren 2ra arte. Bigarren edizioak hainbat berrikuntza izango ditu, besteak beste, ikus-entzunezko rallya. Martxoaren 28an egingo den rallyak emango dio hasiera Huhezinemari aurtengoan. Rallyan izena emateko epea gaur, otsailak 26, ireki da eta zabalik egongo da martxoaren 20ra arte.

Parte-hartzaileek taldearen izena eman beharko dute e-posta helbide honetara mezua bidalita: huhezinema@huhezi.edu

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak