Huhezinema 2010, gaur hasita

Usoa Agirre 2010eko apirilaren 27a

Gaur, martitzena, hasiko da Huhezinema jaialdia. Gaur eta bihar Huheziko areto nagusian emango dituzte ikasleen filmak. Eguenean, berriz, Aretxabaletako Arkupen emango dituzte lehiaketa ofizialeko 10 filmak; han egingo da sari banaketa ere. GOITBn ere ikusi ahal izango dituzue Huheziko ikasleen filmak. Hemen duzue egitaraua:

Huhezinemako programa

Goiena Telebistan ikasleen lanak

Huhezineman ikusgai izango diren lanak Goiena Telebistan ikusteko aukera izango da:

  • martitzenean, Huheziko ikasleen dokumentalak emango ditu, 22:15ean.
  • eguaztenean, ikasleen fikzio lanak, 22:15ean.

Ikusleen aukera

Ikusleek 5195 zenbakira SMSa bidalita botoa eman ahal izango dute gustuko lanaren alde, eta aipamen bereziak norendako izango diren erabaki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak