Huhezinema 2010: ‘Bizitzako Kopa’ lanak irabazi du euskarazko film labur onenaren saria

Goiena 2010ko api. 29a, 22:43
Gaur egin dute Huhezinemako sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupen. Enara Goikoetxearen 'Bizitzako Kopa' laburrak irabazi du Goiena Saria euskarazko lan onenari. Istorio berezia kontatzen digu zuzendariak: Alargun baten bizitza monotonoan gertatzen den ezusteko batek familia osoa batzen du eta monotoniatik aterako du emakumea. Finalista izateagatik irabazitako 400 euroez gain, beste horrenbeste irabazi du Goikoetxeak sari honi esker.

Aipamen bereziak

Horrez gain, epaimahai ofizialak bi aipamen berezi egin ditu: dokumental onena Koldo Almandozen Ahate Pasa lana izan da; eta fikziozkoen sailean 5 Recuerdos (Oriana Alcaine eta Alejandra Marquez). Huhezinemako antolakuntzan ibilitako 12 ikasleek film labur onenari emandako saria ere banatu da, Beasain- Lazkaok jaso du, Jon Artola zuzendariarena.

Ikasleen lanak

Ikasleen lanei dagokienez,  ikusleek SMS bitartez erabaki dute Hutsik eta H Positibo direla aurtengo azkeneko saridunak. Fikzioko sailean eta dokumental sailean hurrenez hurren.

Areto betea eta txalo zaparrada ederrak partaide eta irabazleentzat

Martitzenetik gaur arte jaialdian murgildu dira Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak. Giro ezin hobea egon da fakultatean eta emanaldietan ikusle asko. “Txalo zaparrada ederrak jaso dituzte ikasleek”, adierazi digute unibertsitatekoek.

Lehenengo egunean 3. mailakoen dokumentalen txanda izan zen eta bigarrenean 4. mailakoen fikziozko lanak ikusi zituzten. Etxetik ikusteko aukera ere egon da, filmak asteon GOITBn eman dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak