Huheziko ikasleak biluzik egutegi batean

Usoa Agirre 2009ko abenduaren 17a

2010erako egutegia egin dute Huhezin irakasle ikasketak egiten dihardutenek, "Irakasle Balioanitza" espezialitatean, hain zuzen ere. Karrerako azken urtea ari dira egiten eta ikas-bidaia ordaintzeko elastikoak eta egutegia atera dituzte, 10 eurotan alea. Egun hauetan egutegiko ikasleak Huhezin bertan jarri dira jeneroa saltzen, taberna aurrean. Hemen dituzue egutegiko pare bat argazki.

Argazkilaria eta diseinatzailea Julen Elorza arrasatearra izan da, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna Huhezin bertan.

Huhezik Argazkia.org-en duen kontuan aurkitu ditugu argazki batzuk:

 

 

Argazkiak.org | Nortasun Balioanitza Egutegia 2 © cc-by-sa: huhezi 

 

Argazkiak.org | Nortasun Balioanitza Egutegia 3 © cc-by-sa: huhezi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak