Mondragon Unibertsitatea aztertzen ari da Ikus-entzunezko komunikazioa Aretxabaletara eramatea

Usoa Agirre 2009ko eka. 23a, 19:06
Mondragon Unibertsitatea eta Aretxabaletako Udala aztertzen ari dira zer aukera dauden 2011-2012 ikasturtean Ikus-entzunezko komunikazioa (IKO) ikasketak Aretxabaletara eramateko, Tubos izeneko esparrura, Bedarretako San Migel auzoan. Hara joatekotan, IKO kokatuko litzateke eraikin zaharrean, "Bergara Jaure Resusta y CIA" enpresa zegoen lekuan.

Arrazoi nagusia Ikus-entzunezko komunikazioa Aretxabaletara eramateko da HUHEZI asko hazi dela azken urteotan, eta dagoeneko nekez sartzen direlako denak Eskoriatzan. Hori horrela, Aretxabaletako kontua sortu zen, eta bai karrerako arduradunek eta baita fakultatekoek zein unibertsitatekoek ere ikusi zuten abagune egokia zela Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasketak sendotzeko, instalazio berriek aukera gehiago eta hobeak eskainiko dituelako.

Aretxabaletan azpiegitura hobeak egongo lirateke, eta espazioa ere gehiago. Gainera, HUHEZIren barruan bada ere, campus berriak aukera eskainiko lioke IKOri bere nortasun propioa garatzeko. Era berean, horri esker Mondragon Unibertsitatea gehiago errotuko da bailaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak