Hala iragarri digu Joxe Landa meteorologian adituak. Bere esanetan, gaur, astelehena, hasiko dira zaparradak eta hotza: "Euria etengabe egingo du egun osoan, eta arratsaldean, zaparrada potoloak izango dira. Trumoia eta txingorra izango ditugu, tarteka, barealditxoren batekin".
Etzi, eguaztena, hotza areagotu egingo da, Landaren esanetan, eta elurra 300 metro ingurura jaitsiko da. Aste bukaeran, berriz, ateriago izango da.
1989, urte sikuena
Luis Mari Agirre bergararrak euri neurketak egiten ditu azken 24 urteotan, eta, bere datuen arabera, joan den urtean 1.197 l/m3 euri izan genuen, urteko batez bestekoa (1.452) baino 255 litro gutxiago. Urruti dago 1989. urtearen markatik, ordea: urte hartan, 24 urteotako lehorrena, 997 l/m3 bakarrik egin zuen. Aurten, hilaren 7an egin zuen azken euria.