Legearen beharra
Etxez etxeko zabor bilketa bultzatu eta errauskailuak desagerrarazi nahi dituzte hondakinen lege berriarekin. Behin eta berriz Kataluniako adibidea jartzen dute guztiek: han etxerik etxe jasotzen dute zaborra biztanleriaren gehiengoaren oniritziarekin.
Bestalde, sinadura batzeko ekimena abian jarri dutenek diote hondakinen tratamendua arautzeko legeak beharrezkoak direla, egun ez daude-eta. Gainera diote legeak bat egingo lukeela Foru Aldundiak bultzatzen duen jasangarritasun planarekin.