Hizkuntza trataera bateratuari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Goieskolak

Miren Arregi Amasorrain 2008ko api. 16a, 21:19
Apirilaren 23an izango dira jardunaldiak era eskualdeko irakasleei zuzendutakoak izango dira. Hizkuntzen pedagogian adituak diren profesionalak izango dira egun horretan hitzaldiak ematen Arrasateko Institutuan egingo diren jardunaldietan. Dagoeneko 100 irakaslel eman dute izena, baina oraindik eman ez duenak eta interesa duenak, badu aukera hilaren 21era arte. Informazio gehiago, goieskola@euskalnet.net helbidean.

Hizkuntza trataera bateratuak, ikastetxeetan ematen diren hizkuntza desberdinen ikasgaiak emateko modua bateratzeko eta koordinatzeko beharra ikusten du. Hau da, egun ikastetxeetan ematen diren ikasgaiak hizkuntzei dagokienean, era indibidualean eskaini ordez, modu koordinatuan ematea lortu gura da; horretarako material teoriko eta praktikoa bermatu eta esku hartze didaktikoa koordinatuz.

Debagoieneko ikastetxe publikoen elkarte Goieskolak antolatutako Jardunaldi pedagogikoak irekiak dira eta Debagoieneko irakasleei zuzenduta daude. Apirilaren 23an  izango dira, 16:00tik 19:00ra.

Lehen eta bigarren hezkuntzara bideratuta daude jardunaldiak. 16:00ean 'Hizkuntza trataera bateratua bigarren hezkuntzan' delako hitzaldia egingo dute Mungia institutuko bi irakaslek. Bata euskarazko irakaslea da eta bestea gaztelerazkoa, eta ikasgaiak modu koordinatuan ematen dituzte. Euren esperientzia azalduko dute.

17:00ean Berritze gunetik eta Hezkuntza Sailetik datozen adituek hizkuntza trataera bateratuaren gainean emango duten hitzaldia egongo da. Ondoren egingo dute 'Hizkuntza trataera bateratua lehen hezkuntzan' delako hitzaldia eta Lemoizko herri eskolako esperientzia kontatuko du hango irakasle batek. Azkenik, Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako irakasle Karmele igartua egongo da ahozkotasunaz berba egiten.

Dagoeneko 100 irakaslek eman dute izena jardunaldietan, baina izena emateko epea apirilaren 21era arte egongo da zabalik. Interesatuek, goieskola@euskalnet.net helbidean dute informazio guztia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak