Guztiak, erakunde indigenetako liderrak, hezkuntza arduradunak, eta hedabideetako ordezkariak dira.
Askotariko bisitak
Truke programaren helburua da hizkuntzaren errekuperaziorako egon diren esperientziak ezagutu, eta euren errealitatearekin alderatzea. Horretarako alor ezberdinetako elkarteak eta erakundeak bisitatuko dituzte.
Dena den, jardunaldiak ibarrean egingo dituzte: harrera Oñatin; mahai inguruak Bergaran eta Arrasaten; eta azken jaia, Eskoriatzan.