Lau astez, Ameriketako hainbat herri indigenetako ordezkariak gonbidatu dituzte gurera. Ibarrean izango dira, Guatemalako mayen ordezkariak; Ekuadorko kichwuak; Bolibiako kechwa, kayawalla eta aymarak; Txile eta Argentinako Wallmapu herriko maputxeak; Paraguaitik datorren guarania; eta, baita Magrebetik etortzekoa den amazigh herriaren ordezkaria.
Hizkuntza gutxituen arteko sarea
Truke programa da; horregatik, herri indigenetako ordezkariek ekarriko dituzten esperientziak ezagutzea izango da beste helburu bat. Gainera, hizkuntza gutxituen herrien arteko sarea sortu gura da. Era berean, iaz hasitako programei jarraipena eman gura diote. Iaz, bi programa jarri zituzten abian: telebista kitxua Ekuadorren eta UNIBOL proiektua Bolibian.
20 erakunde
Aurtengo, programa oso zabala prestatu dute. 20 erakundetik gora bisitatuko dituzte eta 40 ordu inguruko formazio espezifikoa jasoko dute parte hartzaileek.
Gazteengana hurbildu
Berrikuntzak ere izango dira. Errealitate katalana ezagutzeko aukera egongo da eta proiektua gazteengana hurbiltzeko ahaleginean, hainbat ikastetxe eta Bergarako gaztetxea bisitatuko dituzte.