ESK sindikatuak uste du hizkera ez dela sexista, hiztunok bilakatzen dugula hizkera sexista. Gida hiru zatitan banatu dute. Lehenengoa teorikoa da; hizkera sexista erabiltzeak duen eraginaren inguruan. Zati praktikoa bat ere badu, zenbait adibide eta aholku biltzen dituena. Azkeneko zatian ESK sindikatuak hizkuntza diskriminatzailea baztertzeko konpromisoa hartzen du.
Hizkera ez sexistaren gida hau, mundu sindikalera begira egin dute eta sindikatuko kideen artean banatu dute. Dena dela, gida lortu nahi dutene ESKren egoitzetan jaso ahalko dute doan.