Hitzarmen hobe baten aldeko mobilizazioak egiten hasi dira lurrindegi batzuetako langileak

Amagoia Lasagabaster 2007ko urt. 9a, 10:56
Gipuzkoako lurrindegi batzuetako langileak mobilizaziotan hasi dira. Joan den aste amaieran euren egoeraren berri emateko informazio paperak banatu zituzten. Dapargel izeneko enpresaren barruan dauden lurrindegi guztietako langileek hartu dute parte ekimen horretan; tartean Arrasateko In Faradis eta Bergarako Schleckerreko langileak.

Iaz amaitu zitzaien indarrean zuten hitzarmena eta berria sinatzeko aukera ikusi dute orain. Ordutegiak murriztea eta soldatak duintzea eskatzen dute.

Estatuko hitzarmena

Gipuzkoako Merkataritza Orokorreko hitzarmena ez da 2002tik berritu eta Gipuzkoan aplikatzen den hitzarmena estatukoa da. Gainera, enpresa bereko Bizkaiko lurrindegietan askoz baldintza hobea dute.

Soldatak

Dapargel enpresako Gipuzkoako saltzaileek 10.074 euroko soldata dute urtean. Bizkaikoek, berriz, 2004ko hitzarmenaren arabera, 12.792 eurokoa. Lanaldietan ere desberdintasuna dago. Gipuzkoan 1792 ordu eta Bizkaian 1756. Soldata horrekin, babes ofizialeko etxebizitza bat eskuratzea ere ezinezkoa zaiela salatzen dute. Izan ere, ez dute gutxiengo soldataren baldintza betetzen. ELA sindikatuarendako onartezina da egoera hori. Enpresa berdina izanik eta Bizkaian eta Gipuzkoan bizi-maila berdintsua izanik ez dute langileen arteko desberdintasuna onartzen.

Akordiorik ez

Langileek zuzendaritzari eskatu diote berezko negoziazio esparrua irekitzeko; eskaera hori egin zutenetik hilabete pasa da eta oraindik ez dute akordiorik sinatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak