Hirugarren Munduari laguntzeko, makinetan 'elkartasun kafea'

Leire Kortabarria 2009ko mai. 18a, 13:59
Bidezko merkataritzari ere eragin dio krisiak, eta horrek esan nahi du produktu horiek ekoizten dituzten Hirugarren Munduko herriek kalte gaineratu hori jasaten dutela. Hori ikusita, Arrasateko Harreman GKEak 'elkartasun kafea' zabaldu nahi du Debagoien osoko erakunde publiko, enpresa, komertzio eta, oro har, kafea saltzen den leku guztietan. Hain zuzen ere, kafe-makinak dituzten lekuetan, bidezko merkataritzako kafea eta kakaoa zerbitza dadin nahi dute.

Harremaneko Sole Ibabe eta Teresa Haran kideek dioten moduan, "guk ez baditugu produktu horiek erosten, herrialde txiroetako ekoizle horiek ez dute jaten". Orain arte, lortu dute bidezko merkataritzako kafea leku batzuetan sartzea –Fagor Arrasate, Ikerlan, Dikar…– baina zabaldu egin nahi dute. Izan ere, Euskal Herriko beste leku batzuetan oso ohikoa da konpromiso hori: Bilbon, Donostian, Gasteizen… erakunde publiko guztietan elkartasun kafea ematen dute. "Bailarako udalek badute konpromisoa, bai, baina hori indartu nahi dugu". Europan ere oso ohikoa da erakunde publikoek horrelako ekintzak egitea.

Harreman dendan ere bai

Makina horietan ipiniko luketen elkartasun kafea Honduraskoa eta Perukoa da. Arrasateko Hiper Eroskin dagoen Harreman dendako makinan 35 zentimo kostatzen da.
Bidezko merkataritza orokorrean berpiztu nahi dute Harremanekoek, eta orain aurkezten duten ekimena hasierako pauso ona izan daitekeela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak