Hiru lagun atxilotuta, Eskoriatzako unibertsitatean ustez lapurreta egiteagatik

Usoa Agirre 2010eko irailaren 20a

Atzo, igandea, gertatu zen lapurreta Eskoriatzako unibertsitateko kafetegian. Ertzaintzaren arabera, eguerdian abisu bat jaso zuten esanez gizonezko bat ikusi zutela unibertsitatetik irteten eskuetan kutxa erregistratzaile bat zuela. Kanpoan bi emakumezko zituen zain furgoneta baten eta ibilgailu horretan egin zuten ihes.

Handik denbora batera ustezko lapurrak bidean atzeman zituzten furgonetan zihoazela, Arrasaten, Araba etorbidean. 

Furgoneta miatu zuten ertzainek eta barruan aurkitu zuten unibertsitatera sartu ahal izateko leihoa hausteko erabili zuten kutxatila. 

Kutxa erregistratzailea beranduago topatu zuten Eskoriatzako Gaztañadui kaleko zaborrontzi batean jaka batekin estalita.

Behin egin beharreko egiaztapen guztiak eginda, 18 urteko gizonezkoa eta 25 eta 31 urteko bi emakumezkoak atxilotu zituen ertzaintzak, indarrez lapurreta egitea egotzita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak