Hiru euskara elkartek batera antolatu dituzte udalekuak

Leire Kortabarria 2010ko mar. 16a, 13:35
Jardun, Txatxilipurdi eta Loramendi euskara elkarteek indarrak batu dituzte aurtengo udalekuak antolatzeko. Lehenengo aldiz gertatzen da hori. Bi udaleku antolatu dituzte, bat Askizura (Getaria) eta bestea, Kosta ala kosta delako abenturazko bidaia.

Udako abenturak izenarekin antolatu dituzte udaleku bateratu horiek Bergarako Jardun, Arrasateko Txatxilipurdi eta Aretxabaletako Loramendi elkarteek, eta horren berri eman dute gaur Bergaran Mirari Arandok eta Lander Juaristik (Txatxilipurdi), Beñat Zamalloak (Loramendi) eta Saioa Garitanok (Jardun). Elkarteok euskarazko aisialdian duten "esperientzia" eta "ilusioa" bateratzea erabaki dutela esan dute.

Askizuko udalekuak 10-12 urte artekoendako dira, eta hiru txandatan izango dira, uztailean. 25 bat lagunendako lekua izango da. Bestetik, Kosta ala kosta ibilaldia uztailaren 5etik 16ra izango da, Araban hasi eta Gipuzkoako kostaldean amaituko den udaleku ibiltaria da, eta 14-16 urte artekoei zuzenduta dago. Herri bakoitzeko 10 lagun hartuko dituzte.

Izenematea zabalik dago Jardun eta Txatxilipurdiren bulegoetan eta Aretxabaletako gaztelekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak