Hiru debagoiendar izango dira Aralar alderdiaren Gipuzkoako exekutiban

Iker Barandiaran 2009ko abe. 14a, 10:40
Aralar alderdiak Gipuzkoako lehen konferentzia politikoa egin zuen zapatuan Donostiako Miramar jauregian. Bertan Oxel Erostarbe elgetarrak beste agintaldi baterako berretsi zuen Gipuzkoako koordinatzaile kargua (hautagai bakarra zen). Horrez gain, Mikel Etxaniz bergararrak Miren Arregi oñatiarra ordezkatuko du Debagoieneko koordinatzaile karguan. Hala, aurrerantzean ere hiru debagoiendar izango dira Gipuzkoako exekutiban: Oxel Erostarbe, Mikel Etxaniz eta Rebeka Ubera batzarkidea.

150 bat lagun izan ziren konferentzia politikoan eta alderdiaren koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak eta Jon Abrilek ere esku hartu zuten. Batasunarekin harremanak estutzeko asmoa eta gazteak animatzea izan ziren aipatutako ildoetako batzuk.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak