Hiltegiak 113.000 euro jaso ditu Aldunditik

AstelehenekoGoienkaria 2007ko urt. 8a, 11:34
Debagoieneko hiltegiko instalazioak hobetzeko 113.325 euroko dirulaguntza eman dio Foru Aldundiak Mankomunitateari. Diru horrekin, bi motatako hobekuntzak ordainduko dituzte: batetik, hiltegiko hozkailuak berritu eta abereak hiltzeko sistemak hobetuko dituzte, eta horretarako Mankomunitateak aurrekontuan kalkulatutako 155.526,21 eurotik 85.525 emango ditu Aldundiak.

Esan behar da inbertsio hau Mankomunitateak egin duela dagoeneko; hortaz, aurreratutako diruaren gaineko dirulaguntza da.
Bigarrenik, ganadua eramateko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko baliabideak hobetuko ditu Mankomunitateak; horretarako, 27.800 euroko aurrekontua dago, eta Aldundiak guztiz finantzatuko du. Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez behartzen ditu hiltegi guztiak desinfekziorako baliabideak hobetzera.

Mankomunitateko arduradunen esanetan, lana aurreratuta dago: "Dagoeneko badaukaguna osatuko dugu, eta lan hori aurten egingo dugu. Beste hiltegi batzuek zerotik hasi behar dute".

Landa garapen elkartea

Dirulaguntza horiek Gipuzkoako nekazaritzari eta abeltzaintzari laguntzeko diru-sorta baten barne daude. Hala, Deba Garaia landa garapen elkarteak 242.368 euro jaso ditu bere jarduerarekin jarraitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak