Aramaioko alkateak jakinarazi duenez, errepidearekin ez dira hasiko eremua arriskutik kanpo izan arte, geologoek esan dutelako lurra behera etor daitekeela oraindik. Momentuan, lurra eusteko harri-lubeta bat eraikitzen ari dira eta horretan jarraituko dute ekainaren 20ra arte. Data horren ostean, behin lan horiek bukatutakoan, saihesbidea egiteko obrekin hasiko dira. Saihesbide berriak 550 metro inguru ditu eta bi zubiren bitartez lotuko dute errepidearekin. Untzilla bidegurutzea kokalekuz aldatuko dute eta baita Untzillara doan zubia ere; zubi berria jarriko dute Aldundiak esan zien arren Gabonetako gertu egongo dela dena, alkatearen esanetan zaila da hori zehaztea.