Hezkuntza sailburua etorriko da Euskal Eskola Publikoaren jaira

Goiatz Arana Begiristain 2009ko ekainaren 3a

Isabel Zelaa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Bergaran izango da domekan, Euskal Eskola Publikoaren jaian. Haren departamentuko prentsa aholkulariak jakinarazi digunez, agendan jasota dauka hitzordua; sail bereko nor gehiago etorriko den zehaztea falta da orain.

Isabel Zelaa ez zen joan aurreko domekan Galdakaon ospatu zen Bizkaiko ikastolen festara; Barakaldon izan zen, PSE-EEren Arrosaren Festan, eta Javier Nogales Hezkuntza Saileko kabineteko zuzendaria joan zen Galdakaora, haren ordez. Hezkuntza sailburuaren faltak polemika sortu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak