Herritarrendako wi-fia ipini nahi duten udalek 25.000 euroko laguntza jaso dezakete

Leire Kortabarria 2009ko ira. 4a, 15:47
Herritarrek edo administrazioko langileek erabil ditzaten wi-fi instalazioak sortu nahi dituzten administrazio publikoek lehentasuna izango dute Foru Aldundiaren i-Gipuzkoa 2010 dirulaguntzak jasotzeko, eta gehienez ere 25.000 euro jaso ahal izango dituzte. Tokiko edozein erakunde aurkeztu daiteke dirulaguntzak jasotzeko.

Bigarren urtez egin du i-Gipuzkoa 2010 programaren deialdia Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Foru Departamentuak, udaletan eta tokiko beste erakunde batzuetan administrazio digitala bultzatzeko. 436.000 euroko partida du, eta gehienez ere 25.000 edo 50.000 euroko dirulaguntzak emango ditu.

Goian aipatutakoez gain, lehentasuna izango dute ere zerbitzu maila baxuko eremuetan banda zabaleko telekomunikazio zerbitzua emateko edo kalitate maila hobetzeko aurkezten diren proiektuek; edo udal webgunerako multimedia edukiak sortzekoek. Dirulaguntzak tokiko erakundeei orokorrean zuzenduta badaude ere, udalek izango dute lehentasuna.

IKTa, gela multimediak…

Diruz lagundu ahal izango diren beste jardueren artean, hauek daude: udal bulegoetan herritarrek erabiltzeko IKT ekipamendua ipintzea; gela multimediak eratzea; udal kudeaketako aplikazioak moldatzeko lanak; herritarrek ziurtagiri digitalen –ONA, NA digitala– bidezko sarbidea duten aplikazioak egokitzea, eta abar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak