Herritarren parte hartzea bultzatzeko ekimenak jarriko dituzte abian Arrasaten eta Oñatin

Mirian Biteri 2008ko aza. 11a, 10:58
Diputazioak eta Eudelek lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo herritarren parte hartzea bultzatzeko. Horretarako proiektu zehatzen gaineko ekimenak abiatuko dituzte urtero hamar herritan. Oñati eta Arrasate aukeratu dituzte aurten.

Bi azterketa abiaraziko dituzte herri bakoitzean; bata herritarren parte hartzearen gainekoa eta bestea politika publikoen ebaluazioaren gainekoa.

Arrasaten, Biteri plazaren erabilera birplanteatuko dute; eremu horretarako proiektua baloratu eta gauzatuko dute. Gaur egun esandako guneak dituen erabilerak, beharrak eta baldintzak aztertu dituzte. Horretaz aparte, kultura etxeko zerbitzua baloratu eta hobetzen saiatuko dira.

Oñatin, berriz, bidegorrien udal sarearen gaineko galdeketa egingo dute. Gainera, industria lurzorurako diren bi gune birkalifikatzearen inguruan iritzia jasoko dute herritarren artean.

Hamar herri

Esan bezala, Kudeatuz 2007-2011 proiektuaren barruan, hamar herritan abiaraziko dira datozen hamabi hilabeteotan ekimenak: Arrasaten, Ataunen, Azkoitian, Donostian, Eibarren, Hernanin, Hondarribian, Oñatin, Tolosan eta Zarautzen.

Ekimen horiek antolatzeko 100.000 euro jarriko ditu Diputazioak. Siadeco enpresa herritarren partaidetzako egitasmoen programak aztertzeaz arduratuko da; eta Gizakerrek, herritarren asebetetze maila ebaluatuko du.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak