Herritarrek parte hartzeko 'Kudeatuz' proiektuarekin bat egin dute Bergara eta Aretxabaletako udalek

Usoa Agirre 2009ko uzt. 1a, 20:48
Edurne Egaña, Lehendakaritzako diputatuak, eta Agurne Barruso, Bergarako alkateak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Datozen hamabi hilabeteetan inkestak eta azterketak egingo dira herritarrek udal ekimen eta proiektuei buruz duten iritziaren berri jakiteko. Bergararekin batera, Gipuzkoako beste bederatzi udalerrik egingo dute bat 'Kudeatuz' proiektuaren; tartean, Aretxabaletak.

Datozen hilabeteetan hainbat azterlan egingo dituzte herritarrek udal politikei duten iritzia ezagutzeko, eta hainbat prozesu gauzatuko dituzte herritarrek parte hartzeko udal bakoitzak aurkeztu dituen ekimen eta proiektu zehatzak oinarri hartuta.

'Kudeatuz' proiektuaren helburuak

Edurne Egaña, Lehendakaritzako foru diputatuak adierazi duenez 'Kudeatuz' proiektuak bi helburu ditu. Alde batetik, hausnarketa egin nahi da, herrien gobernu sistemak hobetzeari buruzkoa, eta, bestetik, herritarren parte hartzea sustatu nahi da Gipuzkoako herrietan.  Azken finean, Gipuzkoako gobernantza sistema hobetu nahi da erakundeen eta herritarren arteko komunikazioa sustatuz eta parte hartzeko hainbat programa abian jarriz.  

Kudeatuz 2007-2011 proiektuak urtero hamar udal aukeratuko ditu, udalek aurkezten dituzten herritarrek parte hartzeko proiektuak eta politika publikoak ebaluatzeko proiektuak gauzatzeko.

100.000 euro kontsultak eta azterketak egiteko

Xede horrekin, Kudeatuz proiektuaren bigarrenean edizioan, Edurne Egaña, Lehendakaritzako diputatuak lankidetzan aritzeko hitzarmenak sinatu ditu Aia, Aretxabaleta, Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Legazpi eta Ordiziako udalekin, herritarren parte hartzeko esparruan eta politika publikoen ebaluazioan udal horiek aurkeztu dituzten proiektuak gauzatzeko. Foru erakundeak 100.000 € jarriko ditu kontsultak eta azterketak gauzatzeko.

Bergarako proiektuak

Agurne Barruso, Bergarako alkateak aditzera eman ditu konkretuki Bergaran gauzatuko diren proiektuak:

  • Herritarren partaidetzako eremua: Udalak eraiki behar duen erabilera anitzeko antzokia diseinatzea eta perfilatzea. 
  • Politika publikoen ebaluazio eremua: Kale-garbiketa zerbitzua hobetzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak