Herritarren artean banatuko duten eskuorria aurkeztu du Euskararen Kontseiluak. Agirian Euskal Herrian lan egiten duten argi-indar, gas, ur eta zabor konpainien informazioa aurki daiteke. Eskuorrian konpainia horietan euskarak duen presentzia eta kontakturako informazioa jaso dute.
Era berean, informazio hori guztia interneten egongo da eskuragarri Kontseiluaren webgunean. Honetaz gain, norbaitek enpresaren baten jarrera zoriondu, salatu edo zalantzan jarri nahi baldin badu, kontaktuan ipin daiteke hizkuntz eskubideen behatokiarekin Euskararen telefonoaren bidez.