Herri kontsultaren aldeko sinadura bilketa

Usoa Agirre 2007ko eka. 28a, 11:05
Herri kontsulta baten aldeko manifestuarentzat atxikimendua adierazteko sinadura bilketa egiten ari da Lokarri. Bake prozesuari bultzada ematea da manifestuarekin lortu nahi dutena.

Gasteiz eta Iruñeko legebiltzarretan herri kontsulta bat deitzeko herri ekimena aurkeztu nahi du Lokarrik eskaera eskubideaz baliatuz. Euren hitzetan, indarkeria amaitzearen, giza eskubideen, inor baztertuko ez duen elkarrizketaren eta aniztasunarekiko errespetuaren alde hainbat urtetan lan egin ostean, ez daude prest bake prozesua mugagabeki blokeatuta uzteko.


Manifestua landu dute hiru printzipioren inguruan:
  • ETAk indarkeria bazter dezan eskatzea.
  • Bazterketarik gabeko elkarrizketaren alde egitea gure arazoak konpontzeari begira.
  • Bakean eta demokrazian oinarritutako akordio bat lortzeko beharra azpimarratzea.

Herriz herri

Sinadura bilketa herriz herri egiten ari dira. Berez, legebiltzarrean eskaera eskubidea erabiltzeko ez dago gutxieneko atxikimendu kopururik izan beharrik, baina 50.000 bat sinadura bildu nahi dituzte. Kultura, kirol eta beste hainbat arlo sozialetako izen ezagunen babesa jaso du Lokarriren manifestuak.

Ibarrean, Bergaran eta Arrasaten izan da Lokarriren furgoneta sinadurak biltzen. Datorren domekan, uztailak 1, Arantzazun izango da sinadura-bilketa; uztailaren 8an, berriz, Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak