Herri arteko txapelketa: Bergarak aurrera eta Arrasatek ezin Ataunekin

Edu Mendibil 2009ko mai. 9a, 19:10
Herri arteko txapelketako final laurdenetan Bergara izango da ibarreko ordezkari bakarra. Mahoneroek buelta eman zioten atzo, egubakoitza, Andoainen kontrako kanporaketari, Udal Pilotalekuan. Arrasatek, aldiz, ezin izan zuen atzo Ataunen aurkako knaporaketa gainditu.

Bergarak joaneko eta itzulerako partiduetan lortutako tanteoari esker egin zuen aurrera. Andoainen 2-1 galdu ondoren, emaitza bera errepikatu eta gutxienez zortzi tantoren aldea lortu behar zuten bergararrek atzo. Eta halaxe egin zuten Reyes Azkoitiaren pilotariek. Kadete mailan, Mikel Gallastegik eta Beñat Rezustak 22-18 irabazi zioten Andoaingo bikoteari. Partidu bikaina jokatu zuten etxeko ordezkariek; gazte mailan, Andoaingo bikoteak 22-19 nagusitu zitzaien Haritz Rezustari eta Gorka Irizarri. Gauzak horrela, gutxienez 16 tanto egin behar zituzten senior mailako partiduan bisitariek. Baina, Eneko eta Ander Mugurutza lehengusuek ez zieten aukerarik eman: 22-3 irabazi zuten etxekoek.
Bergarako taldea familia bat dela ezin ukatu, Mugurutzarrak eta Rezustarrak lehengusuak dira-eta. Gallastegik eta Rezustak asteburu borobila izan dute:  Zaramagako txapelketa irabazi zuten atzo Gasteizen. El conquistador del fin del mundo saioari esker aurpegi ezaguna bilakatu den Eneko Mugurutzak, berriz, neska ugari erakarri zituen frontoira. Hori gutxi balitz, arerioen lagunendako autografoak sinatu behar izan zituen aurrelari bergararrak.

Bergarak Azkoitiaren aurka jokatuko du final laurdeneko kanporaketa. Lehen hitzordua Azkoitian izango da egubakoitzean, hilaren 15ean, 22:00etan. 

Arrasatek 4-2 galdu Ataunen aurka

Zoritxarrez, arrasatearrak ez dira final laurdenetan izango. Egubakoitzean, berriro ere, 2-1 galdu zuten Ataunen: Beñat Arabaolatzak eta Danel Etxagibel kadeteek 22-8 galdu zuten; gazte mailan Ibai Bolinagak eta Iker Agirregabiriak 2-22 irabazi eta Aitor Agirrek eta Aitzol Lazkanok 22-10 galdu zuten senior mailako norgehiagoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak