Heldu dira Saharako haurrak baina oraindik ere gastuei aurre egiteko laguntza behar dute elkarteek

Jon Berezibar 2008ko eka. 25a, 14:38
Iritsi dira uda gurean igarotzeko etorritako 12 neska-mutiko sahararrak (7 Arrasatera, 3 Oñatira eta 2 Aretxabaletara). Argeliako Tindouf herrian dauden Saharar Errefuxiatuen kanpalekuetatik etorri dira Euskal Herrira oporrak pasatzera. Ez dira Arrasateko eta Aretxabaletako Sahararen Lagunen Elkarteak eta Euskadiko Frente Polisarioak ekarritako haur bakarrak, familietan egongo diren horietaz gain, Oporrak Bakean programari esker, beste batzuk Lasturreko Nekazal Etxe batean daude-eta. Aurten familia gutxi aurkeztu da haurrek hartzeko eta atzo bertan atzo bertan deialdi berezi bat egin behar izan zen 30 lagun baino gehiago kanpamentuetara ez bueltatzeko. Laguntza eskaera horri esker, azkenean lortu dute saharar haur guztiei geratzeko lekua aurkitzea baina oraindik ere dirua behar dute bi hilebeteetako gastuei aurre egiteko.

Saharrar haurren gutuna

 

Iritsi berri diren neska mutikoek jaso duten laguntza eskertu eta euren egoera azaltzeko, honako gutun hau zabaldu dute:


Kaixo!
Argeliako Tindouf 
herrian dauden Saharaui Errefuxiatu kanpamentuetatik etorri gara Euskal 
Herrira oporrak pasatzera. Dakizuen bezala, orain dela 30 urte baino 
gehiago  Marokok gure lurra hartu zuen inoren baimen gabe eta ordutik 
bizi gara errefuxiatu kanpamentuetan batzuk eta beste asko Mendebaldeko 
Saharan Marokoren errepresioarekin, torturekin eta meatxuekin.
Arrasateko 
Sahararen Lagunen Elkartea, Aretxabaletako Sahararen Lagunen Elkartea 
eta Euskadiko Frente Polisarioari esker hementxe gaude haur talde osoa. 
Batzuk familiatan daude Oporrak Bakean programari esker, beste batzuk 
Lasturreko Nekazal Etxe batean gaude programa zehatz bati esker.
Familiatan 
Aretxabaletan 2 daude, Arrasaten 7 eta Oñatin 3.
Urtetik urtera 
esan digute familia gutxiago daudela. Atzo bertan deialdi berezi bat 
egin behar izan zen 30 lagun baino gehiago kanpamentuetara ez bueltatzeko. 
Zorionez aurkitu dira familiak eta guztiok egongo gara hementxe abuztuaren 
23rarte.
Lasturren gaudenok 
oso pozik gaude. Larunbatean zezentxoak ditugu eta uztailaren 13an Donostiara 
goazela esan digute elkarteko arduradunek. Momentuz bi begiralerekin 
gaude baina aste honetan edo hurrengoan badirudi beste lagun batzuk 
etorri behar direla guregana. Gainera Mari Carmen sukaldaria daukagu 
eta esan digu gaur afaltzeko tortila patata izango dugula tomate entsaladarekin. 
Benetan pozik gaude eta asko eskertu nahi dugu gu honera etortzea posible 
egin duten askori baina batez ere Frente Polisarioari, Nubi eta Iesbaa 
Elkarteei.
Oraindik ere 
aurpegiak ikusten dizkiegu eta entzun ere entzuten dizkiegu zenbait 
elkarrizketa. Badirudi dirua falta dela oraindik bi hilabete hauek pasatzeko. 
Bi hilabetetako gastuak asko dira. Hasteko etortzeko besterik ez hegazkinaren 
kostuari aurre egin behar diote. Guk kanpamentuetan ez dugu arroparik 
honera ekartzeko maleta batean bi hilabeteak pasatzeko eta klaro dena 
erostea kostua da. Jostailuak nahi ditugu jolasteko eta ahaleginetan 
daude hauek biltzen eta erosten. Egunero gosaldu, bazaldu, meriendatu 
eta afaldu behar dugu, medikora joan behar dugu eta talde osoa mugitzeko 
autobusa behar dugu. Agian egunen baten irteeraren bat egingo dugu dirua 
lortzen badugu noski! Nork daki, agian hondartzara joango gara edo Igeldora 
edo Donostiako Akuariumera sarrerak erosteko dirua baldin badago.
Behintzat Euskal 
herrira etortzea lortu dugu eta pozik gaude. Triste ere, gure aita eta 
ama milaka kilometrotan daude. Bi hilabetetan ez ditugu ikusiko eta 
guk 7 urte besterik ez dugu. Gogorra da baina hare gogorragoa da 50 
gradu azpian egotea. Baldintza oso gogorrak dira bertan bizi ditugunak 
eta bi hilabete hauetan indarrak harturo ditugu bueltan urte osoa pasatu 
ahal izateko.
Gure senideak 
Gerra eta Minen Biktimak dira. Rabunitik 8 kilometrotara dagoen Martir 
Chreief zentruan bizi dira. Gure senideez gain badaude beste asko. Batzuk 
itxuak, bestean anputatuak, besteak paralitikoak eta beste askotariko 
gaixotasunak dituzte. Asko maite ditugu, gure senideak dira.
Guk ere Frente 
Polisarioari, Nubiri eta Iesbaa Elkarteari eskerrak emateaz gain lagundu 
nahi diegu bi hilabete hauetan lasaiago egoteko. Eta horregatik guk 
Euskal Herri osoari eskaera egin nahi diogu oraindik ere guretzako zabaldutako 
3 kontu korronteetan diru pizkat sartzeko. Batzuk gehiago ahal izango 
duzue, beste batzuk gutxiago baina denon artean seguru gaude gehiago 
bilduko dugula. Gainera esan digute proiektua gaizki ateratzen bada 
hurrengo urtean ezin izango garela etorri eta orduan…baina tira! Ez 
gara negatiboki pentsatzen jarrito. Esperantza dugu denok lagunduko 
duzuela.
Diruaz aparte beste norbaitek pentsatzen badu laguntzeko beste modu bat duela abisatu 
bi elkartekoei.
Eskerrik asko 
edo hobe gure hizkuntzan esango dizuegu, SUKRAN!
SAHARAUIAR UMEAK 
Euskadiko Kutxa 3035 
/ 0002 / 16 / 0020047050
La Caixa 2100 / 6838 
/ 48 / 0200002671

                                                     
Gipuzkoako Kutxa  2101 
/ 0055 / 67 / 0126379429

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak