Hauteskundeetako saio berezia GOITBn

Maider Arregi 2007ko maiatzaren 18a

Goiena Telebistak maiatzaren 27ko hauteskundeak direla eta saio bereziak prestatu ditu. Saio berezi hauetan herriz herri, alderdi politiko ezberdinetako zerrenda buruak ezagutuko ditugu. Gaur, maiatzak 18, Eskoriatzaren txanda izango da. Eskoriatzako zerrenda buruen programak ezagutu nahi badituzu ez galdu saioa GOITBn 21:45ean.

Eskoriatzako alkatetzarako hautagai politikoek ondorengo gaiak jorratuko dituzte: hirigintza, ingurumena, euskara, gizarte ongizatea, kirola, gazteak, aisialdia eta  kultura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak