Hauteskundeetako saio berezia GOITBn

Goiena Telebistak maiatzaren 27ko hauteskundeak direla eta saio bereziak prestatu ditu. Saio berezi hauetan herriz herri, alderdi politiko ezberdinetako zerrenda buruak ezagutuko ditugu. Gaur, maiatzak 17, Antzuolaren txanda izango da. Antzuolako zerrenda buruen programak ezagutu nahi badituzu ez galdu saioa GOITBn 21:45ean.

Antzuolako alkatetzarako hautagai politikoek ondorengo gaiak jorratuko dituzte: hirigintza, ingurumena, euskara, gizarte ongizatea, kirola, gazteak, aisialdia eta  kultura.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.