Hauteskundeen gaineko atal berezia Goiena.net-en

Usoa Agirre 2007ko maiatzaren 22a

Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak gainean ditugu eta horien gaineko atal berezia prestatu dugu Goiena.net-en. Herriz herri, informazio ugari aurkituko duzue: alkategaiak, hautagaien zerrendak, aurreko hauteskundeetako emaitzak, bideoak, argazkiak...

Maiatzaren 27an izango diren hauteskundeetara begira atal berezia duzu Goiena.net-en:

www.goiena.net/gaiak/hauteskundeak

Hor aurkituko duzue, besteak beste:
  • Alkategaien gaineko informazioa
  • Hautagaien zerrendak
  • 1995, 1999 eta 2003ko hauteskundeetako emaitzak
  • Argazkiak
  • Herri bakoitzeko alkategaiek beraien programak azaltzen dituzten bideoak. Oraingoz, Leintz Gatzaga, Elgeta, Aramaio eta Antzuolako saioak jarri ditugu. Astean zehar jarriko ditugu gainontzeko herrietakoak.
Udal hauteskundeetarako informazioaz gain, Batzar Nagusietakoa ere baduzue:

Domekan, informazio gehiago

Domekan, maiatzaren 27an, lanean arituko gara Goiena.net-en ere. Herri bakoitzeko emaitzak jakin orduko izango dituzue hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak