Hauteskundeen jarraipena zuzenean Goienako hedabideetan

Maider Arregi 2009ko otsailaren 23a

Debagoieneko emaitzak zuzenean eskainiko dizkizue GOITBk domeka iluntzean. Goiena.net webgunean une oro izango dituzue datu eta eguneroko gorabeherak. Asteleheneko Goienkariak, analisi eta balorazioak jasoko ditu eta Arrasate Irratiak ere hauteskundeen gaineko saio berezia eskainiko du.

GOITB

Domekan zuzenean 19:45etik aurrera GOITBn saio berezia izango da ikusgai. Eguneko gora beherak, ordezkari politikoen iritziak, analisi eta balorazioak eta Debagoieneko datu guztiak izango dituzue zuzen zuzenean.

Goiena.net

Domekan, egun osoan uneoroko informazioa izango duzue goiena.net webgunean. Gainera, Debagoieneko datuak jaso ahala sarean izango dituzue. Baita intzidentziak herriz herri ere. Berehala berrituko dira datuak eta informazioa. Iritziak emateko aukera ere izango da twitter bidez. Bideoak ere jarriko dira.

Asteleheneko Goienkaria

Astelehenean ordezkari politikoen iritziak, analisi eta balorazioak jasoko ditu Asteleheneko Goienkariak. Debagoieneko datu eta emaitza guztiak izango dituzue bertan, baita eguneko gorabeherak ere.

Arrasate Irratia

GOITBko domekako hauteskundeen gaineko saio berezia irrati  bidez zuzenenan jarraitzeko aukera izango duzue. Astelehen goizean saio berezia, analisiak, iritziak eta balorazioak izango dira entzungai Arrasate Irratian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak