Haur sahararrendako udalekuak antolatu dituzte Nubi eta Iesbaa elkarteek

Txomin Madina Milikua 2008ko maiatzaren 7a

Udaleku hauetan parte hartuko duten haurrak era berezian aukeratu dituzte: denak ere gerren eta minen ondorioz zauriak jasan eta zentro berezi baten bizi diren senideekin igarotzen dituzte oporrak.

Aurten, beste urteetan baino familia gutxiagok eman du izena udan haur sahararrak etxean hartzeko, eta egoera horren aurrean Nubi eta Iesbaa elkarteek haur sahararrendako udalekuak antolatu dituzte. Ekaina bukaeratik aurrera eta bi hilabetez, 7 eta 8 urte bitarteko 12 haur hartuko dituzte udaleku hauek.

Haur hauek badute berezitasunik gainera. Izan ere, denak minen eta gerren ondorioz jasandako zaurien ondorioz zentru berezi baten bizi diren senideekin igarotzen dituzte oporrak

Bi begirale saharar eta bi euskaldun egongo dira eurekin, eta oraindik zehazteko dago non egongo diren. Arabako Foru Aldundiarekin harremanetan daude etxe bat lortzeko, baina elkarteon asmoa da Debagoienetik gertu izatea. Udalekuetan hainbat ekintza burutuko dituzte, bai hezkuntzarekin lotutakoak, eta baita aisialdiarekin lotutakoak ere.

Laguntza eskaria

Udaleku hauek aurrera eraman ahal izateko, debagoiendarren laguntza eskatu  dute bai boluntario moduan begirale lanetan aritzeko haurrekin aritzeko, eta baita beste era bateko laguntza emateko ere, arropa, janaria edo garraioa adibidez.

Dena den, diru laguntzak ere onartzen dituzte, eta horretarako, La Caixan, Euskadiko Kutxan eta Gipuzkoako Kutxan kontu berziak ireki dituzte.

Haurrak etxean hartzeko

Honetaz gain, Oporrak Bakean kanpainak aurrera jarraitzen du, eta ondorioz, haur sahararrak etxean hartu nahi dituzten familiek badute oraindik ere horretarako aukera. Ostiralera arte (hilak 9) egongo da aukera izena emateko.

Informazio telefonoak: 685 72 48 17 / 626 63 91 61

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak