Arrasateko Pilota Taldearen ardura da aurten Debarroko Pilota Txapelketa antolatzea, eta azken ukituak ematen ari dira egunotan.
Debagoieneko eta Debabarreneko pilotariak ariko dira txapelketan, eta taldeak herrika egingo dira. Dena den, pilotari batzuk beste herri batzuetako taldeetan jokatuko dute: Antzuolako pilotaririk egongo da txapelketan, baina aurten Bergarako taldean jokatuko dute.
Hiru mailatan banatuta egongo dira txapelketako partaideak: kadeteak, jubenilak eta nagusiak. Txapelketaren mekanikari dagokionean, hasieran bi talde handi egingo dira, eta lehen faseak bi itzuli izango ditu.
Herrika jokatu arren, Herriarteko Txapelketan ez bezala, maila bakoitzeko irabazleak sailkatuko dira hurrengo fasera.
Astean zehar jokatuko dira Debarroko Pilota txapelketako partidak, eta lehen fasea eta finalaurrekoaren ostean, finalak ekainaren 15ean jokatuko dira uarkape pilotalekuan.