Hasi dituzte lanak Mankomunitatearen egoitza berria gertatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko abu. 9a, 13:17
Debagoieneko Mankomunitateak abian ditu egoitza berriaren obrak. Etorkizunean Arrasateko Nafarroa etorbidean egongo dira Mankomunitatearen bulego guztiak, Zubillagako hiltegia izan ezik.

Lanak orain hasi dituzte eta arduradunek aurreikusten dute datorren urteko irailerako lanak bukatuta egotea. Arrasateko Nafarroa etorbideko Zaldibar eraikinak hartuko ditu etorkizunean Debagoieneko Mankomunitatearen zerbitzu guztiak, hiltegia izan ezik.

Hiru solairuko eraikina
Aldaketa onerako izango delakoan daude arduradunak. Zerbitzu guztiak eraikin berean zentralizatzeaz gain eraikin berriak, irisgarritasuna eta erosotasuna bermatuko die herritarrei.
Eraikinak hiru solairu izango ditu. Beheko solairuan, Suradesa eta enpresa ekintzetarako zentroa eta Garapen Ekonomikorako bulegoak kokatuko dituzte. Lehenengo solairuan, egun Mankomunitateak Arrasate pasealekuan dituen bulegoak eta lanbide hastapeneko programetako tailer eta ikasgelak. Goiko solairuan, bilera gelak jarriko dituzte. Eraikinetik, gertu, gainera, aparkalekuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak