Hasi dira banatzen 2008ko gida komertzialak

Goiena 2008ko urt. 17a, 10:12
Urtero egiten den bezala, aurten ere 2008ko Gida Komertziala banatuko du Goienak. Guztira hiru gida izango dira: Arrasate, Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaioko datuak biltzen dituena bata; Bergara, Antzuola eta Elgetakoak dituena bigarrena; eta Oñatiko datuekin osatutako hirugarrena.
  1. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio.  Tirada 11.500 alekoa izango da. Hamabost egun barru hasiko dira banatzen.
  2. Bergara, Antzuola eta Elgeta. Tirada 6.800 alekoa izango da. Bergaran joan den martitzenean hasi ziren banatzen; Antzuolan gaur, eguena, hasiko dira; eta Elgetan bihar, egubakoitza.
  3. Oñati. Tirada 3.200 alekoa izango da. Joan den martitzenean hasi ziren banatzen.

Harpidedunek etxean jasoko dute

Gida hauek, ostiraleko Goienkariako harpidedunek jasoko dute eta baita bertan publizitatea erosten duten komertzioek eta negozioek ere.

Gida guztiak banatzeko hamar egun behar izango dituzte, aipatutako egunetatik hasita.

Telefonoak eta bestelako informazioa

Hiru gidetan, aipatutako herri guztietako komertzio, enpresa, taberna eta abarren telefonoak agertzen dira. Hauek era egokian topatzeko aurkibide bat dago, bertan alfabetikoki ordenatutako aurkibide batekin. Gida guztiek gainera, beraien azkeneko atalean, ondorengo informazio osagarria edukiko dute:

  • merkataritza sektoreko informazio orokorra
  • guardiako farmazien egutegia
  • garbiguneen ordutegia
  • hiri hondakinen bilketa egunak
  • administrazioaren gaineko informazioa
  • Eusko Jaurlaritzako intereseko telefonoak.

Jende askoren lana

Gida egiteko prozesuarekin uztailean hasi zen. Guztira 20 pertsona inguruk hartu dute parte gida berria egiten.

Harpidedun izanda, gida ez baduzu jasotzen, helbide honetara idatzi: harpidetza@goiena.com, edota telefono honetara deitu: 943 25 05 05, baita harpidedun egin nahi izanez gero ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak