Mendateen egoera (18:00)
Arlaban: arretaz gidatu behar da.
Deskarga: arretaz gidatu behar da.
Elgeta: arretaz gidatu behar da.
Elosua: arretaz gidatu behar da.
Gatzaga: arretaz gidatu behar da.
Kanpanzar: arretaz gidatu behar da.
Kurtzeta: arretaz gidatu behar da.
Udana: arretaz gidatu behar da.Mendateen egoeraren berri izateko, hemen telefonoa: 902 112 088
11:25: Kurtzetan auto bat gurutzatu da eta bidea oztopatzen du momentu honetan. Auto-gidariak ez du zauririk izan. Ertzainak bertan daude zirkulazioa bideratzen. Elurra kentzeko makinak ere lanean ari dira mendatean eta itxita dago auto eta kamioiendako. Gatzagako mendatean ere arazoren bat gertatu da, baina Ertzaintzan ez digute zer gertatu den baieztatu. Dirudienez, Gasteiztik zatozela ezin da Leintz Gatzagako errepide zaharretik behera egin eta Arlabandik jaitsi behar da gero atzera errepide zaharretik gora joateko.
10:25: Kanpanzarko arazoa konpondu da eta momentuz ez dago aparteko arazorik errepideetan eta mendateetan.
08:56: Ibarreko goiak zurituta daude dagoeneko. Elurrak eta ekaitzak, baina, eragozpenak ekarri ditu. Kanpanzarren kamioi bat gurutzatuta dago; Sagastako aldapan errepide ertzeko hesia jota dago kamioia eta bide erdia baino gehiago oztopatzen du. Kontuz gidatu, beraz, pare horretan.