Hitzordua eskatu behar da
Arrisku taldean dauden herritarrek Osakidetzak bidalitako gutun bat jasoko dute. Han azalduko diete azaroaren 16tik aurrera txertoa hartzeko hitzordua eskatu ahal izango dutela. Nork bere herriko anbulatoriora joan beharko du txertoa jasotzera; eta derrigorra izango da aurrez telefonoz deitzea hitzordua egiteko. Gainera, arrisku taldean dauden edo ez argituko diete.
Txertoak
Bergaran 1.200 txerto jaso dituzte Bergara, Antzuola eta Elgetarako. Arrasaten 2.400 txerto inguru jaso dituzte, eta Oñatin 200 inguru. Esan behar da, baina, kanpaina horrek ez duela epe-mugarik; hortaz, txertoak bukatu ahala gehiago jasoko dituzte anbulatorioetan.