Hamar egunez etxera, Gabonak baino lehen

Ubane Madera 2008ko aza. 12a, 18:34
Hemendik eta urtea bukatu arte 10 lanegun jai hartu beharko dituzte Fagor Ederlaneko zazpi plantatako langileek. Hain zuzen ere, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako plantetako langileengan du eragina neurri horrek.

Guztira, 1.500 langilerengan du eragina. Eta hamar lanegun horiek jai hartzeaz gainera, Ederlan badabil pentsatzen Gabonetako oporraldia luzatzea bere langileei.

Edozelan ere, Fagor Ederlaneko langileek lehenagotik igarri dute krisiaren eragina. Urriaz geroztik, egubakoitzetan ez dira-eta fabrikara joaten.

Fagor Ederlanek 15 planta edo fabrika ditu Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean sakabanatuta, automozioan dihardu lanean, osagarriak egiten. Guztira 4.000 langile inguru. Baina momentuz, iragarritako neurri horiek bakarrik aplikatuko dituzte gure ibarreko fabriketan. Dena den, aurrera begira baliteke gainerako fabriketan ere krisiari aurre egiteko neurriren bat hartu behar izatea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak