Bergaratik izango dira Markel Agirre (Saxo VTS), Roberto Gomez (BMW 325), Igor Calleja (BMW 325) eta zapatuan lasterketetan debuta egingo duen Iñigo Lizarralde (Citroen ZX 16v). Oñatiko pilotuen artean izango dira Ruben Nogueiras (Silver car), David Ardions (Clio sport), Asier Mugartza (Clio sport), Enrique Gomez (Clio Sport), Aitor Ramirez (), Aitor Arnaiz (), eta Sergio Porcel (Xsara VTS). Eta, Arrasateko ordezkaria izango da Igor Orobengoa (Ibiza GT TDI). Iazko Gorlako igoeran tarteka egin zuen euria, eta badirudi bihar ere eguraldiak epaile lana egin dezakeela.