Halloween gau hotza berotu zuen Danbakako bigarren kontzertu sortak

Txomin Madina Milikua 2008ko aza. 1a, 20:38
Hiru talde eta bakarlari bat igo ziren taula gainera: Eibarko Ni_Neu, Aretxabaletako Scam, eta Bergarako Lord Witch eta Adi Holden.

Euriari, behe-lainoari eta hotzari aurre eginaz, jende dezente bildu zen Danbaka musika lehiaketako bigarren kontzertu sorta ikusteko. Lagunak, familiakoak, edo besterik gabe musika maite eta talde ezezagunak ezagutzera joandakoak; Elgetako Espaloia Kafe Antzokian giro polita sortu zen.

Aitor Sologaiztoa bakarlaria eta bere NI_Neu proiektua izan zen taularatzen lehena, eta eibartarraren ostean, Debagoieneko  hiru talderen txanda izan zen. Aretxabaletako Scam taldeak aurreko edizioan ere hartu zuen parte, eta atzokoan erakutsi zuten aurten finalera behintzat heltzeko gogoz daudela. Ondorengo bi taldeak Bergaratik hurbildu ziren: Lord Witcheko mutilak eta euren heavy metal landua, eta gauari amaiera emateko, Adi Holdenen doinu gogorrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak